Ohiko galderak

Atal honetan, Xuxen zuzentzaile ortografikoari buruz jaso ditugun galderen erantzunak bildu ditugu. Hemen bildutako galdera-erantzunek ez badute argitzen zure zalantza, jarri gurekin harremanetan, eta laguntzen saiatuko gara.
Gailu mugikorretarako Xuxen deskargatu dut, baina ez da sisteman txertatzen. Zergatik?

Hainbat azterketa egin ditugu honen inguruan. iOS sistema eragileetan, oraingoz, ez dago euskara erabiltzeko aukerarik. Android sistema eragilearen kasuan, Android 5.0 bertsiotik aurrera euskara sisteman agertzen hasi da; hala ere, oraingoz ez dugu bertsio hau garatzeko aukerarik izan. 

 

Xuxen Mac Word-en

MACeko Word 2011n instalatu nahi dut Xuxen, baina ezin dut

Oraingoz, hauek dira MACerako dauzkagun Xuxen bertsioak: Word X-n eta Word 2004-n instalatu daitezkeenak.

Ez dago Word Mac 2011rako Xuxen bertsiorik, eta, beraz, gure proposamena da halakoetan Openoffice edo Libreoffice erabiltzea. 

InDesign aplikazioa erabiltzen dut maketatzeko, eta hitz-zatitzailea instalatu nahi dut hor

Adobe InDesign-en instalatzen den Xuxen pluginak hitzak zatitzeko ere balio du. Beraz, plugin bakarrean daude euskarazko ortografia-zuzentzailea eta hitz-zatikatzailea. Bertsioak atalean, horri buruzko informazio gehiago duakazue.

Xuxen.com-en erregistratu nintzen, baina hemen ezin dut saioa hasi

Xuxen.eus bertsioa kaleratzean, kontuan hartu ditugu xuxen.com zaharrean erregistratuta zeuden erabiltzaileen datuak. Hala ere, hiztegi pertsonalizatua zutenak bakarrik ekarri ditugu Xuxen.eus berrira. Hori dela eta, xuxen.com-en hiztegi pertsonalizaturik ez bazenuen, erregistra zaitez Xuxen.eus berrian, eta proba itzazu abantaila berriak.