Xuxen bertsio nagusiak

Xuxen hainbat euskarritarako garatu da, eta horri buruzko informazioa duzu hemen. Bertsioei buruzko zalantzak argitzeko, jarri gurekin harremanetan.


2015eko azaroan kaleratutako Xuxen 5 zuzentzaile ortografiko eta gramatikala da honakoa, eta, Windows eta Office berrienetarako prestatuta dago.

 

Doan deskargatu (2015.11.18)   |   Eskuliburua

 

 

 

 

Xuxen zuzentzaile ortografikoa hainbat euskarritarako dago eskura; adibidez, web-nabigatzaileetarako. Eta web-nabigatzaile bakoitzarentzako plugin egokia daukagu.

 

Xuxen Internet explorer

Internet ExplorerWindows sistema eragilearekin batera ordenagailuetan instalatuta datorren Internet Explorer nabigatzailean instalatzen da Xuxen, eta nabigatzailean bertan idazten ditugun testuak zuzentzeko balio digu. Hemendik deskarga dezakezu azken bertsioa: Xuxen 5 Internet Explorer

 

Xuxen Chrome

ChromeChromek ez du ematen oraindik euskara hautatzeko aukera edukien hizkuntza definitzean, baina Xuxen zuzentzaile ortografikoa erabil dezakegu hala ere. Euskarazko zuzentzaile gisa konfiguratu beharrean, suedierako zuzentzaile bat dela esan behar zaio sistemari. Oraingoz, hori da euskarazko testuak Chromen zuzentzeko modu bakarra.

Windows sistema eragilea erabiltzen baduzu, hemendik deskargatu dezakezu; Linux erabiltzen baduzu, aldiz, hemendik.

Eskuliburua.

Xuxen Firefox

FirefoxFirefox euskaraz deskargatzeaz eta erabiltzeaz gain, euskaraz idazten ditugun testuak Xuxen bidez zuzen ditzakegu. Horretarako, Firefoxeko gehigarri bat deskargatu behar da, eta Firefoxen instalatu zuzenean. Horretarako, nahikoa da Firefoxekin nabigatzen ari garela esteka honetara sartzea eta bertako oharrak jarraitzea.

 

 

Hemendik deskargatu daiteke OpenOffice eta LibreOffice 5.X bertsioetarako prestatutako Xuxen-en azken bertsioa.

Libreoffice-ko gehigarrien gunean ere zintzilikatu dugu: https://extensions.libreoffice.org/extensions/xuxen-5-zuzentzaile-ortografikoa

Fitxategiak OXT formatua du, eta gehigarri gisa instalatzen da bulegotika pakete horretan.

Eskuliburua.

 

Adobe InDesign aplikaziorako ere bada Xuxen bertsio bat. Plugin bat da, eta hitz-zatikatzailearekin batera instalatzen da.

Adobe InDesign bertsio ezberdinetarako pluginak garatu ditugu; baita sistema eragile ezberdinetarako ere. Adibidez, webgune honetan eskuragarri daude InDesign CS5 bertsiorako Xuxen pluginak, MacOSX eta Windows sistema eragileetan instalatzeko.

Bestalde, hauek dira Adobe InDesign-erako garatu ditugun azken Xuxen bertsioak:

  • Adobe InDesign CS5.5, MacOSX sistema eragilerako
  • Adobe InDesign CS5.5, Windows sistema eragilerako
  • Adobe InDesign CS6, MacOSX sistema eragilerako

Bertsio horietako bat eskuratzeko, jarri gurekin harremanetan kontaktua atalaren bidez.

Hurrengo bi esteketan, hitz-zatikatzailea integratzeko kontutan hartu ditugun irizpideak eta hitz-zatikatzailea InDesign-en ahalik eta modurik egokienean integratzeko ezarpenak bildu ditugu:

  • Hitz-zatikatzailea sortzeko erabili diren irizpideak.
  • Hitz-zatikatzailea Adobe Indesign-en erabiltzeko ezarpen-proposamena

 

Hunspell, hizkuntza morfologikoki aberatsetarako diseinatutako zuzentzaile ortografikoko motor bat da. MySpell-en oinarrituta dago, eta askotan erabili dugu euskarazko zuzentzaileak sortzeko. Teknologia horrek, ordea, baditu muga batzuk, eta, beraz, ez dira berdinak Xuxen.eus-en zuzentzeketa-motorrak eta Hunspellenak ematen dituzten emaitzak. Euskara hizkuntza konplexua da morfologikoki, eta morfema asko erabil daitezke hitz edo forma bat sortzeko. 

Hunspellen oinarritutako euskarazko zuzentzaile ortografiko bat sortzeko, bi fitxategi hauek erabili dira: eu_ES.aff eta eu_ES.dic. Xuxen5 datuekin sortuak dira, eta, beraz, eguneratuta daude.

Hauek deskargatzerakoan garrantzitsua da fitxategien jatorrizko luzapena mantentzea, hau da, fitxategiek izen hori bera izan behar dute: eu_ES.aff eta eu_ES.dic. Web-nabigatzaile batzuk automatikoki aldatzen diete luzapena, fitxategiaren izenari .txt erantsiz; beraz, kontuan hartu behar da xehetasun hau.

Hunspelleko hiztegiak ulertzeko gai diren hainbat aplikazio daude merkatuan. Une honetan, Openoffice eta Libreoffice bulegotika-aplikazioetarako inplementatuta dagoen Xuxen plugina Hunspellen dago oinarritua. Baita Firefox web-nabigatzailean inplementatutakoa ere. 

 

 

 

 

 

Eskuliburu honetan, MAC OS X sistema eragilean Xuxen 5 txertatzeko eman beharreko pausuak zein diren azaltzen da: Xuxen 5 MAC OS X-en.

Sisteman integratzen den zuzentzaile hau hainbat aplikaziotan erabil daiteke, adibidez, Safari, TextEdit eta Chrome.

teknopata.eus webgunean ere, Xuxen-en erabilerari buruzko artikulu bat dago: http://www.teknopata.eus/2011/11/instalatu-xuxen-mac-os-x-sisteman/

 

Gailu mugikorretarako ere badago Xuxen bertsio bat, IOS eta Android sistema eragiletarako. 

Xuxen tableta nahiz telefonotan instalatzen da, eta ohiko dendetatik deskargatu daiteke, gainerako aplikazioak bezala. Oraindik ez dago gure gailu mugikorreko sisteman txertatzen den Xuxen bertsiorik, eta, beraz, aparteko aplikazio gisa deskargatzen da. 

Aplikazio honek, adibidez, testuak posta elektronikoz bidali aurretik zuzentzeko aukera ematen du. Behin testua zuzenduta dagoela, hura partekatzeko aukera ematen du aplikazioak, betiere gailu mugikorrak instalatuta dituen aplikazioen arabera. Adibidez, testua Gmail bidez parteka daiteke, posta-bezero hori instalatuta badago.

Gailu mugikorretarako sortutako Xuxen aplikazioaren inguruko informazio gehiago daukazu bideo honetan: