Baldintzak eta erabilera-ezaugarriak

Datu pertsonalen babesa

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan xedatzen dena betetzen du Elhuyar Fundazioak.

Fitxategiaren erantzulea Elhuyar Fundazioa bera da. Erabiltzaileak noizbait datu pertsonalak ematen baditu, datu horiek Elhuyar Fundazioaren fitxategi automatizatu batean gordeko dira, datuen kudeaketa hobetzeko eta gure bezeroekin komunikazioa bideratzeko. Fitxategia Datuak Babesteko Agentzian erregistratuko dugu, eta datuen segurtasuna bermatzeko neurriak ezarriko ditugu.

Datu horiek modu konfidentzialean tratatuko dira, eta ez zaizkie utziko Elhuyar Fundazioa ez den hirugarrenei. Elhuyar Fundazioak hartu beharreko neurriak hartuko ditu datu horiek alda edo gal ez daitezen, bai eta baimenik gabeko inor datu basean sar dadin galarazteko ere.

Erabiltzaileak baimena ematen dio Elhuyar Fundazioari bere datuak tratatzeko eta erabiltzeko, betiere zerbitzua hobetzeko eta datu pertsonalak babesteko araudia errespetatuz. Edonola ere, legean aurreikusitakoaren arabera, datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta haiei aurka egiteko eskubidea balia dezake erabiltzaileak; horretarako, eskaera bat bidali behar du datuensegurtasuna@elhuyar.eus helbidera.

Webgunea erabiltzeko baldintzak

Webgunearen bidez erabiltzaileak bere datuak eman behar baditu, erabiltzailea izango da informazio egiazkoa eta legezkoa ematearen arduraduna. Erosketak egiteko edota Elhuyarren informazioa jasotzeko erabiltzaile-izena eta pasahitza ematen bazaizkio, horiek arduraz erabili beharko ditu eta isilpean gorde, zerbitzu berezietarako dituen abantailez modu egokian baliatu ahal dadin.

Oro har, webguneko edukiak arduraz, zuzen eta legeari jarraiki erabiltzeko betebeharra du erabiltzaileak, besteak beste, edukiak merkataritza-xedeetarako ez erabiltzeko, edukiak ez aldatzeko eta fede onaren aurkako jardueretan ez erabiltzeko.