Xuxen bertsio nagusiak

Xuxen hainbat euskarritarako garatu da, eta horri buruzko informazioa duzu hemen. Bertsioei buruzko zalantzak argitzeko, jarri gurekin harremanetan.


2018eko maiatzean kaleratutako Xuxen 5.1 zuzentzaile ortografiko eta gramatikala da hau, eta, Windows eta Microsoft Office berrienetarako prestatuta dago, Microsoft Office 2016 barne.

Deskargatu: Xuxen 5.1 (32 biteko Microsoft Office-etarako)

Deskargatu: Xuxen 5.1 (64 biteko Microsoft Office-etarako)

Nola jakin dezaket nire Microsoft Office 32 edo 64 bitekoa den? Begiratu hemen.

Erne! Gerta liteke zure ordenagailuaren sistema eragilea 64 bitekoa izan arren instalatua duzun Microsoft Office bertsioa 32 bitekoa izatea.

Kontsultatu eskuliburua hemen.

 

Xuxenek mezu elektronikoak, blog-sarrerak, sare sozialetako mezuak eta abar behar bezala idazten laguntzen dizu! Horretarako, instala ezazu zure nabigatzailerako plugin egokia.

 

Xuxen Internet explorer

 

Internet ExplorerWindows sistema eragilearekin batera ordenagailuetan instalatuta datorren Internet Explorer nabigatzailean instalatzen da Xuxen, eta nabigatzailean bertan idazten ditugun testuak zuzentzeko balio digu.

 

Xuxen Chrome

 

ChromeChromek oraindik ez du ematen aukerarik euskara hautatzeko edukien hizkuntza definitzean, baina Xuxen zuzentzaile ortografikoa erabil dezakegu hala ere. Xuxen instalatu eta gero, euskarazko zuzentzaile gisa konfiguratu beharrean, suedierazko zuzentzaile bat dela esan behar zaio Chromeri. Oraingoz, hori da euskarazko testuak Chromen zuzentzeko modu bakarra.

Kontsultatu eskuliburua hemen.

 

Xuxen Firefox

 

FirefoxFirefox euskaraz deskargatzeaz eta erabiltzeaz gain, bertan euskaraz idazten ditugun testuak Xuxenen bidez zuzendu ditzakegu. Horretarako, Firefox-eko gehigarri bat instalatu behar da.

Deskargatu: Xuxen 5.1 (Firefox)

LibreOffice eta OpenOffice testu-prozesatzaileetan ere badabil Xuxen.

Kontsultatu hemen eskuliburua.

 

Libreofficeko gehigarrien gunean ere zintzilikatu dugu: https://extensions.libreoffice.org/extensions/xuxen-5-zuzentzaile-ortografikoa

Fitxategiak OXT formatua du, eta gehigarri gisa instalatzen da bulegotika-pakete horretan.

Adobe InDesign aplikaziorako ere badago Xuxenen bertsio bat. Plugin bat da, eta hitz-zatikatzailearekin batera instalatzen da.

Adobe InDesignen hainbat bertsiotarako pluginak garatu ditugu; baita sistema eragile baterako baino gehiagotarako ere. Adibidez, webgune honetan eskuragarri daude InDesign CS5 bertsiorako Xuxenen pluginak, MacOSX eta Windows sistema eragileetan instalatzeko.

Bestalde, hauek dira Adobe InDesignerako garatu ditugun Xuxenen azken bertsioak:

  • Adobe InDesign CC 2017-2020 MacOSX sistema eragilerako (TOKIKOMek garatutako instalatzaileak).
  • Adobe InDesign CS6, Windows eta MacOSX sistema eragileetarako (TOKIKOMek garatutako instalatzaileak).
  • Adobe InDesign CS5.5, MacOSX sistema eragilerako (eskuratzeko, jarri harremanetan gurekin).
  • Adobe InDesign CS5.5, Windows sistema eragilerako (eskuratzeko, jarri harremanetan gurekin).

Hurrengo bi esteketan, hitz-zatikatzailea InDesignen ahalik eta modurik egokienean integratzeko kontuan hartu ditugun irizpideak eta ezarpenak bildu ditugu:

  • Hitz-zatikatzailea sortzeko erabili diren irizpideak.
  • Hitz-zatikatzailea Adobe Indesignen erabiltzeko ezarpen-proposamena

 

Hunspell hizkuntza morfologikoki aberatsetarako diseinatutako zuzentzaile ortografikoko motor bat da. MySpell-en oinarrituta dago, eta askotan erabili dugu euskarazko zuzentzaileak sortzeko. Teknologia horrek, ordea, baditu muga batzuk, eta, beraz, ez dira berdinak Xuxen.eus-en zuzenketa-motorrak eta Hunspellenak ematen dituzten emaitzak. Euskara hizkuntza konplexua da morfologikoki, eta morfema asko erabil daitezke hitz edo forma bat sortzeko. 

Hunspellen oinarritutako euskarazko zuzentzaile ortografiko bat sortzeko, bi fitxategi erabili dira: eu_ES.aff eta eu_ES.dic (deskargatzeko esteka behean). Xuxen 5.1 bertsioaren datuekin sortuak dira, eta, beraz, eguneratuta daude.

Horiek deskargatzean, garrantzitsua da fitxategien jatorrizko luzapena mantentzea, hau da, fitxategiek izen hori bera izan behar dute: eu_ES.aff eta eu_ES.dic. Web-nabigatzaile batzuk automatikoki aldatzen diete luzapena, fitxategiaren izenari .txt erantsiz; beraz, kontuan hartu behar da xehetasun hori.

Hunspelleko hiztegiak ulertzeko gai diren hainbat aplikazio daude merkatuan. Une honetan, Openoffice eta Libreoffice bulegotika-aplikazioetarako inplementatuta dagoen Xuxen plugina Hunspellen dago oinarritua. Baita Firefox, Internet Explorer eta Chrome web-nabigatzailean inplementatutakoa ere. Era berean, TOKIKOMekoek garatutako InDesign CS6-rako pluginak ere Xuxenen Hunspell hiztegi librean oinarritzen dira.

Deskargatu: Xuxen 5.1 (Hunspell)

Hunspelleko hiztegian oinarrituta, komunitateak dagoeneko hainbat tresnetarako zuzentzaileak prestatu ditu:

  • Adobe InDesign CS6 eta CC 2017-2020 bertsioetarako instalatzaileak (TOKIKOMi esker)
  • Vim editorerako hiztegia (Gorka Kobeagari esker)

 

 

Eskuliburu honetan, MAC OS X sistema eragilean Xuxen 5.1 txertatzeko eman beharreko pausoak zein diren azaltzen da: Xuxen 5.1 MAC OS X-en.

Sisteman integratzen den zuzentzaile hau hainbat aplikaziotan erabil daiteke, adibidez, Safari, TextEdit eta Chrome.

teknopata.eus webgunean ere, Xuxenen erabilerari buruzko artikulu bat dago: https://www.teknopata.eus/xuxen-mac